
Talissman proiektuak urrats erabakigarria suposatzen du biltegiratze energetikoaren etorkizunerako bidean. Horizonte Europa programaren bost milioi euro inguruko finantzaketa duen ekimen honen helburua litio-sufrezko bateria seguruagoak, jasangarriagoak eta prestazio handikoak garatzea da.
Datozen 48 hilabeteetan, espainiar zein frantziar estatuetako, Alemaniako eta Italiako bederatzi bazkidek osatutako partzuergo bat lanean arituko da bosgarren belaunaldiko baterien bi kontzeptu diseinatzen, baliozkotzen eta eskalatzen, mugikortasun elektrifikatuan erabiltzeko: bateria hibrido kuasisolidoa (Gen2027) eta erabat solidoa (Gen2030).
Bi garapenak sektore exijenteetarako pentsatuta daude, hala nola garraio astunerako, abiazio elektrikorako eta automobilgintzarako. Haien helburua etorkizuneko energia metatzeko soluzioen dentsitate energetikoa, segurtasuna, jasangarritasuna eta lehiakortasun ekonomikoa hobetzea da.
Parte hartuko duten espainiar Estatuko hiru bazkideetatik bi Euskal Herrikoak dira: Cidetec eta Tecnalia. Azken honen zeregina karbonoaren 3Dko egituretan oinarritutako anodoak garatzea izango da. Horien fabrikazioa eskalagarria izateak prototipo funtzionalen garapena erraztuko du.
ETORKIZUN HANDIKO TEKNOLOGIA
Litio-sufrezko bateriak etorkizun handiko teknologia dira, egungo litio-ioizko baterien aldean. Izan ere, energia-dentsitate handiagoa eskaintzen dute, eta material arinagoak, ugariagoak eta jasangarriagoak erabiltzen dituzte. Europar Batasunak funtsezkotzat jotzen ditu, industria-autonomia hobetzeko, lehengai kritikoekiko mendekotasuna arintzeko eta Europako Itun Berdearen eta Batt4EU ekimenaren helburuak betetzeko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
