
Euskalgintzaren Kontseiluak hilaren 27an Bilbao Arena pabiloian egingo duen ekitaldirako atzera kontaketa hasi da. Epaitegietatik euskararen aurkako oldarraldiek etenik ez duten honetan, ‘Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da’ adierazpenak ehundik gora euskaltzaleren babesa jaso du. Ezagunak dira, diziplina ezberdinetakoak (politikariak, musikariak, idazleak, aktoreak, kulturgileak, kazetariak...), eta bat egin dute euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan Pizkunde berri baten premia aldarrikatzean. Guztiek egin dute Bilbao Arenako ekitaldira joateko deia.
Sinatzaileen artean daude Kontxita Beitia andereñoen mugimenduko aitzindaria, Sagrario Aleman, Aurelia Arkotxa eta Miren Azkarate euskaltzainak, Xabier Amuriza, Julio Soto, Aner Peritz, Sustrai Colina eta Ane Labaka bertsolariak; Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez, Eneko Bidegain eta Karmele Jaio idazleak; Pello Reparaz, Fermin Muguruza, Miren Narbaiza eta Eñaut Elorrieta musikariak eta hainbat kazetari, besteak beste.
‘Pizkundea’ lelopean egingo den ekitaldian hainbat hitzartze eta ikuskizun izango dira. Amets Aranguren, Anari, Ane Labaka, Flako Fonki, Gontzal Mendibil, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Maia Iribarne, Ramon Agirre eta Sustrai Colinak parte hartuko dute, pizkundea.eus webgunean iragarrita dagoenez. Ekitaldia 17.00etan hasiko da, eta bi ordu inguru iraungo du. Sarrerak eskuragarri daude aipatu webgunean.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)




