Ohituratik gertakarira
Garai batean zinemara joatea gure ohiko planen parte zen. Nahikoa zen zinemetako afixetara begiratu, film bat aukeratu eta aretoan sartzea.
Musikan, kirolean eta kulturaren beste hainbat arlotan gertatzen den bezala, gero eta nabarmenagoa da zinema ohitura izatetik gertakari izatera igaro dela. Ez gara joaten filmak ikustera, denek hizpide dituzten estreinaldietara baizik. Badirudi pelikula batek zarata handia sortu behar duela gure agendan lekua egiteko.
‘La bola negra’ bezalako filmek, esaterako, askotariko ikusleak pantaila beraren inguruan biltzea lortu dute. Filma bera ez ezik, gainerakoa, nolabait, gertakariaren parte da.
Zinemara joaten gara filmak ikustea maite dugulako, ala FOMOaren eraginez geure buruari ere «ikusi beharreko» pelikula hori ikusteko beharra ezartzen diogulako?
Mundu guztiak hizpide duen filma estreinatzen denean pizten zaigu aretora joateko gogoa. Orduan bai, aurkitzen dugu tartea, erosten dugu sarrera eta pantaila handiaren aurrean esertzen gara.
Horrek ez du zertan txarra izan. Film batek aretoak betetzea, elkarrizketak sortzea eta normalean zinemara joaten ez diren pertsonen interesa piztea albiste bikaina da.
Baina arreta guztia estreinaldi handietan eta gertakari bihurtutako filmetan soilik jartzen dugun bitartean, beste hainbat film oharkabean pasatzen dira.

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales

