
Violeta Parraren ‘Gracias a la vida’ abestiarekin hasten da ‘Wild Horse Nine’ filma, 1973ko Txileko irudiekin uztartuta. Salvador Allenderen gobernua kolokan dago, goi-klaseen oposizioak eta CIAren esku-hartzeak areagotuta. Izan ere, CIA eta Txileko armada Augusto Pinocheten diktadura ekarriko duen estatu-kolpea prestatzen ari dira.
John Malkovich eta Sam Rockwell dira filmeko protagonistak. Chris eta Lee pertsonaien azalean sartuko dira, Txilen lanean ari diren CIAko bi agente. Egun batean, Santiagotik Pazko Uhartera bidaliko dituzte beste misio bat betetzera. Uharteko estatua ikonikoen artean, eta bi agenteak beren iragan ilunekin zein egungo konspirazioekin borrokan ari diren bitartean, Chrisek bi ikasle errebeldeekin sortzen duen lotura berriak paradisu urrun hartan egiten ari diren misioa desbideratzeko mehatxua egingo du.
Malkovich eta Rockwellekin batera, besteak beste, Steve Buscemi, Mariana Di Girolamo, Ailin Salas eta Tom Waits ere arituko dira.
Hasiera batean espioitza eta konspirazio istorio bat dirudiena, pixkanaka, adiskidetasunari, erruari, zahartzaroari, heriotzari eta memoriari buruzko filma bihurtuko da. Testuinguru politikoa ez da desagertzen, baina McDonaghek, funtsean, pertsonaien barne-gatazkak islatzeko erabiltzen du.
Thriller politiko bat espero duenak bestelako film batekin egingo du topo. Izan ere, filma, batez ere, bizitzaren amaierara iristen ari diren pertsonei buruzkoa da. Horregatik, denbora eta espazioa eskaintzen dizkie hitz egiteko, oroitzeko eta beren buruarekin nahiz besteekin kontraesanean sartzeko.

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

La emergencia de la vivienda cierra fábricas, escuelas y tiendas y colapsa las cuatro capitales

Cuando el fascismo se divierte con la democracia

