Olaizola II.a finalerako sailkatu da, Saralegiri 22-9 irabazita
Aimar Olaizolak Lau eta Erdiko txapelketaren finalerako txartela eskuratu du Iruñeko Labrit piiotalekuan, Ekaitz Saralegiri 22-9 irabazita. Juan Martinez de Irujoren aurka arituko da goizuetarra finalean.
NAIZ
IRUÑEA
Olaizola II.ak faborito papera ondo bete du Iruñean, Saralegik ezin izan baitu partidan sartu eta bere jokoa egin.
Goizuetarrak 6-1 hasi du partida, eta 14-9ra iritsi ondoren, aise egin dizkio gainerako tantoak amezketarrari.
Aimar Olaizolak Juan Martinez de Irujorekin neurtuko ditu indarrak finalean.