INFO

200 artista baino gehiago batuko dira Stop War jaialdian

Martxoaren 25, 26 eta 27an ospatuko den Stop War jaialdian 200 artista baino gehiago elakrtuko dira, zeintzuk lau eskenatoki eta 70 arte eta gastronomia puntutan arituko diren. Bakearen aldeko alkate topaketa bat ere antolatu dute. Urtarrilean aurkeztutako kartelari, Esne Beltza, Niña Coyote, Chico Tornado edo Inna Modja Maliko artista batu zaizkio.

Martxoaren 25, 26 eta 27an ospatuk oda Stop War jaialdia. (StopWarJaialdia)

200 artista baino gehiago batuko dira gerraren aurkako aldarrikapenera martxoaren 25, 26 eta 27an ospatuko den Stop War jaialdian. Egun hauek gogoetarako egunak moduan baliatu nahi dituzte, eta horretarako ‘Gerra hemen hasten da’ jardunaldiek inguratuko dute jaialdia. Tartean, bakearen aldeko alkate topaketa bat antolatu dute. Gerraz haratago, gerraren ondorioez hausnartzea dute jomuga.

Urte hasieran ezagutzera eman zituzten bertan izango diren hainbat izen, eta orain beste hainbat izen baieztatu dituzte. Ez dira faltako Esne Beltza, Niña Coyote, Chico Tornado eta Maliko Inna Modja artista izango dira. 

Modu honetan, «Donostiako kaleak gerraren aurkako musika, antzerki eta erakusketez jostea» dute helburu. Bilbo plazan, adibidez, Egeo eskenatokia kokatuko dute, egunero itasoan bizia arriskuan jartzen duten guztien omenez.

Okendo plazan eta Frantziako pasealekuan ere ekimenak izango dira gau eta egun. Hiru eskenatokiez gain, bi «emanaldi ibiltari» izanen dira hirian zehar.