AEBek arma gehiago helaraziko dizkiote Ukrainako Armadari
Errusiako Armada etengabe bonbardatzen ari da Ukraina Donetseko frontean eusten ari den posizioak. AEBek arma gordin eta «prezisio handikoak» agindu dizkio eta jada soldadu ukrainarrak entrenatzen ari dira Britainia Handian.
Amerikako Estatu Batuek arma gehiagorekin hornituko dute Ukrainako Armada, ostiral gauean (egunsentian Euskal Herrian) jakitera eman duenez.
Zehazki, 400 milioi dolarreko arma astunak «eta prezisio handiagoa dutenak» helaraziko dizkio datozen egunetan.
HIMARS izeneko mugikortasun handiko artileriazko koheteen lau sistema eta hauetarako munizioak eramango ditu Ukrainako mendebaldeko mugara.
Dagoeneko 12 HIMARS sistema helarazi omen dizkiote AEBek Ukrainari baina Errusiak gutxienez bi Donbasseko frontean leherrarazi dituela ziurtatu du azken egunetan.
Izan ere, Errusiako Armada guztiz kontrolpean duen Luganskeko probintziatik Donetskera sartzen saiatzen ari da.
Ukrainako Armadak Slovianskera bidean erasoaldi hori gediarazi duela ziurtatu du baina gerraren inguruko berri guztiak baieztatzea oso zaila da.
Argi dagoena zera da, Errusiak ez duela bonbardaketak eteteko asmorik eta herenegun Vladimir Putinek zioenez, «Mendebaldeak ez gaitu kikilduko».