INFO

115.000 lagun bildu dira Gernikan urriko azken asteleheneko ferian

Jendetza bildu da gaur Gernikan urriko azken asteleheneko feria dela eta. 115.000 lagun elkartu dira bertan. Gazta hoberenaren saria Nafarroako Eulate gaztandegiarentzat izan da. 7.400 eurotan saldu da.


Urriko azken asteleheneko ferian 115.000 lagun elkartu dira gaur. Euskal Herriko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren topagune nagusienetakon 310 postu izan dira produktuak saltzeko.

Gautegiz-Arteagako Kanala Beach jatetxeak 7.400 euro ordaindu ditu gazta txapelketan nagusi den piezarangatik, Nafarroako Eulate gaztandegiarena.

Gernikako indaba, azoka honetan gehien estimatzen den produktuetako bat, 18 eurotan saldu izan da.

Jendetza bildu da Gernikan. (Gorka RUBIO/FOKU)
Jendetza bildu da Gernikan. (Gorka RUBIO/FOKU)

Txapelketetako irabazleak

Azokan produktu ugari dastagai izan dira, baita lehian aritu ere. Barazkietan, Bihortxatxu baserria izan da nagusi. Fruitetan, berriz, Uxarbeitri baserria gailendu da. Lore eta landaretan, Ortuberri izan da irabazlea.

Txilar eztiari dagokionean, Baskones Eztia enpresa izan da irabazlea. Mila loretako eztian, berriz, Mikel Jauregialtzo izan da nagusia. Txakoli txuriari dagokionean, Morgako Talleri Berri upategia izan da irabazlea. Txakoli gorrian, berriz, Lezamako Erdikoetxe upeltegia izan da nagusi eta txakoli beltzan, Muxikako Lapazaran.

Gaztari dagokionez, Nafarroako Eulate izan da txapelduna. Bigarren postua Arabara joan da, Legutioko Bostibaieta gaztandegira. Hirugarren postua ere arabarrentzat izan da, Munaingo Zabaletarentzat.

Gazta lehiaketaren txapeldunaren piezaren salmentan lortu diren 7.400 euroak Gernikako La Calzada zaharren egoitzari emango dizikio Udalak.