Donostia lau orduz astindu du Korrika 23k
Martutene, Loiola, Amara, Antiguo, Erdialdea, Gros, Parte Zaharra, Egia, Bidebieta, Altza, Herrera... auzo guzti hauek eta gehiago zeharkatu ditu Korrikak larunbatean, milaka lagun kalera ateraz. Euskararen aldeko uholdea 18etan heldu da kostalde honetara eta 22ak pasata arte zipriztinak utzi ditu batetik bestera.
24 MAR. 2024