Udatiarren topaleku dira greziar irlak, egoeraren kontraste azkarra klik bakarrean: Kos irla inguruan udatiarren ontzizarra, eta iheslarien txalupa. (Angelos TZORTZINIS | AFP)

Udatiar bat kirola eginez korrika, iheslarien ontzi bat datorren bitartean Kos irlan. (Louisa GOULIAMAKI)

Aurreko txalupa bera Kos irlara iritsi berri. (Angelos TZORTZINIS | AFP)

Ez dute beti helburua lortzen. Bodrum (Turkia) hirikoa da argazki hau, Greziarako saiakeran porrot egin eta itzuli den gaztearena. (Bulent KILIC | AFP)

Batzutan Polizia da (irudian Turkiakoa) saiakera eteten duena. (Bulent KILIC | AFP)

Turkiar poliziak dira lehen oztopoa Bodrum (argazkian) utzi eta Greziara igarotzeko. (Bulent KILIC | AFP)

Bodrum turkiar herrian talde bat Greziarako bidaia hastear. (Bulent KILIC | AFP)

Emakume bat Greziara eramango duen txalupara bidean, Turkiako Bodrum hirian. (Bulent KILIC | AFP)

Greziar kosta zaindariak iheslarien ontzi bat uretan atxiki ostean. (Louisa GOULIAMAKI | AFP)

Ontziak pott egin ostean hartu zituen poliziak hauek. Etsita, ia ito direlako, baina baita helburua ez dutelako lortu ere (Bulent KILIC | AFP)

Hondoratu zen ontzi bereko beste bidaiari bat Turkiako Bodrum hirian (Bulent KILIC | AFP)

Afganistango familia bat Kos hirian, bazter batean lotarako prestatzen. (Louisa GOULIAMAKI | AFP)

Giuzon irakiar bat bere alaba garbitzen, Kos hirian. (Louisa GOULIAMAKI | AFP)

«Haurrengatik ez balitz...» zioen berriki GARAn argitaratutako erreportaje batean bidaia zail honi ekin behar izan dion ama batek. (Louisa GOULIAMAKI | AFP)

Ezinak tentsioa dakar. Lebos irla da hau, kontinentera igaro ahal izateko izena emateko orduan izandako liskar baten ostea (Achilleas ZAVALLIS | AFP)

Siriar talde handi bat Lebosen bertan, kontinentera igaro ahal izateko erregistratzeko zain. 90.000tik gora siriar heldu da aurten Europara (Achilleas ZAVALLIS | AFP)

Ilara luzeak Kos hiriko elkartasun talde batek eskaintzen dituen elikagaiak hartzeko (Louisa GOULIAMAKI | AFP)

Europara iristea garaipen itzela da, dagokien eskubideen jabe izateko bidea urratzen jarraitu beharko duten arren. (Achilleas ZAVALLIS | AFP)

2.000tik gora hildako izan dira urtea hasi zenetik Europan. (Irudian Egeo itsasoa, Turkia eta Grezia artean). (Angelos TZORTZINIS | AFP)

715.000 pertsonek eskatu dute Europako Batasunean errefuxatu estatusa. (Irudian familia heldu berri bat Greziara). (Angelos TZORTZINIS | AFP)

Greziaz gain Eurotunela da udaran zer esana eman duen beste puntu bero bat. Beldurra hedatzeko baliatu du Londonek (ERREPORTAJEA) (Phillippe HUGUEN | AFP)

Hedabideetan askorik ez agertu arren, Melillako hesiak hor jarraitzen du. Urtea hasi zenetik 23 pertsona hil dira Gibraltarren (Blasco AVELLANEDA | AFP)

Libia eta Italia arteko igarobidean 2.216 pertsona hil dira aurten. 100.000 inguru iritsi dira Italiara bizirik.

Hungaria da Europara sartzeko beste bide bat. 175 km-ko hesia eraiki asmo du Budapestek «soluzio» gisa (Csva SEGESVARI | AFP)

GARAren abuztuaren 13ko azala, eta gaiari loturiko EDITORIALA
Greziar irlak, ihesaren eta ezinaren lekuko
Urtea hasi zenetik 250.000 eta 300.000 artean dira Europara iritsi diren iheslari eta etorkinak. Horien erdia baino gehiago Greziara iritsi dira; Afganistan, Siria eta Irakeko gerretatik ihesi horietako asko. Iaz 220.000 inguru izan ziren, 60.000 orain bi urte. Azken biurtekoan gogortu diren gerren ondorio nabarmena.
19 AGO. 2015