
Guardia Zibilak Foruen plaza hartu du Ciudadanosen ekitaldia babestuz. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Polizia eta protesta egitera hurbildu direnen artean, herritar talde bat kokatu da egoera baretzeko. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Ikaragarria izan da presentzia poliziala Altsasun. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Foralak eta Guardia Zibila aritu dira Foruen Plaza zaintzen. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Rivera eta enparauek Altsasu utzi dutenean sortu dira tentsio une handienak. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Izan da Altsasuko herritarrei oldartu zaienik ere. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Rivera, bere interbentzioan. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Savater eta Rivera izan dira gaurko protagonista nagusiak. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Ana Beltran Nafarroako PPko burua ere Altsasun izan da. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Kanpotik, autobusetan, iritsi dira Altsasura Ciudadanosen agerraldira gerturatu diren gehienak. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Ongi etorri ‘beroa’ egin diete hauei iritsieran. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Altsasuko boluntarioek lan ona egin dute egoera kontrolpean izaten. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Jendetza elkartu da ere deialdi antifaxistari erantzunez. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Tentsioak-tentsio, ez da probokazioetan erori Altsasu
Faxistak eta antifaxistak, musika eta kanpai hotsak. Denetarik ikusi eta entzun da gaur Altsasun, Ciudadanosen ekitaldia zela eta. Tentsioak-tentsio, Rivera eta enparauen probokazioetan ez erortzea lortu dute altsasuarrek.
04 NOV. 2018




