Amets Arzallus Plaza Hutsako protagonista

Amets Arzallus bertsolariak liberazio kulturalari erreparatu dio Plaza Hutsa egitasmoaren azken elkarrizketan. Feminismoaz, kontraesanetaz, kulturaz eta politikaz mintzo zaigu patxadan baina zorrotz.

Euskal herrigintzaz gogoeta egin nahi duen plaza birtuala da Plaza Hutsa egitasmoa. Irati Jimenez kazetari eta idazleak estreinatu zuen saioa. Ondoren etorri zen Manex Agirre euskara teknikari eta bertsolaria. Nora Salbotxek aldiz, hezkuntza eraman zuen Plaza Hutsara.

23 MAY. 2018