Estaturik gabeko herrien elkarlanerako deia Otegik Kortsikan

Urtero Cortin independentismoak antolatzen dituen jardunaldietan izan da aurten Arnaldo Otegi (EH Bildu). Estaturik gabeko herrien arteko elkarlanerako deia egin zuen bertan, besteak beste, Jean-Guy Talamoni Kortsikako Asanbleako presidentearen aurrean.

Bere azentuaren inguruko broma parea egin ostean jardunaldietan parte hartzea «ohore bat» zela esan zien bertaratuei eta euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu zuen bertaratuen txalo artean.

+ Otegi llama en Corsica a un frente común de naciones sin Estado en Europa

06 AGO. 2018