Ariane Kamio
Donostia

Nakahara, De Castro eta Heaney, Munduko Poesia Kaieretan

Hiromi Yoshidak, Koldo Izagirrek eta Xabi Bordak euskarara ekarri dituzte Chuya Nakahara, Rosalia de Castro eta Seamus Heaneyren obrak, hurrenez-hurren, Munduko Poesia Kaieretan.

Koldo Izagirre, Xabi Borda eta Beñat Sarasola, aurkezpenean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Koldo Izagirre, Xabi Borda eta Beñat Sarasola, aurkezpenean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Chuya Nakahara idazle japoniarraren poesia malenkoniatsu eta erromantikoa hautatu du Yoshidak bere lana euskarara ekartzeko. Askotan zaila da Asiako poesia zuzenean euskarara itzultzea eta zailtasunaren langa gainditu idazle eta itzultzaile japoniarrak. Nakaharak bi poema liburu idatzi zituen 30 urterekin hil aurretik, haietako bat bi urterekin hil zitzaion semeari eskainia. Bidean, Jose Luis Otamendiren laguntza jaso du Yoshidak. «Lan erdia nirea da, beste erdia berea», aipatu du gaur aurkezpenean.

Galiziako lurrerataraino Koldo Izagirre Rosalia de Castrorekin batera. Idazle galegoaren erpin desberdinak ukitzen dituen poemarioari heldu dio, bakardadea, kezka sozialak eta lurraldetasuna aintzat hartzen dituen lanak euskaratuz. «Gizonezkoa izan balitz inportanteagoa litzateke historiografian. Baina Rosalia de Castro berez zen garrantzitsua, emakumea zelako. Gizonek idatzi ezinezko poemak idatzi zituen. Aitzindari bat izan zen, feminismo hitz asmatu aurretik", esan du idazleak.

Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaieretara egindako azken ekarpena Xabi Bordarena da Seamus Heaney poeta ipar irlandarraren poemarik esanguratsuenak euskarara itzulita. 1995aen Nobel sariduna, Heaneyk Ipar Irlandako inguruan osatu zuen bere literaturako "zero gunea", eta handik toponimia imajinario bat sortu zuen, ia fantasiazkoa, tokiko gatazka armatuari ere leku egin ziona.