NAIZ
DONOSTIA

5.240 emakume Lilatoian markak hausten jarraitzeko

5.240 emakumek hartu dute parte Lilatoiaren aurtengo edizioan, iragan urtekoan baino 439 gehiagok. Lehia parekidetasunaren aldeko aldarriaren itzalean geratzen bada ere, ezin aipatu gabe utzi lasterketako irabazlea: Lorea Ayala donostiarra.

Urtez-urte hazten ari da parte hartzea Lilatoian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Urtez-urte hazten ari da parte hartzea Lilatoian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

6.050 izen-emate eta 5.240 emakume hasiera-lerroan. Lilatoiaz ari gara, Donostian lehiatzen den parekidetasunaren aldeko lasterketaz. ‘Itzaletik argira’ lelopean, bost kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek.

29. edizioa izan da aurtengoa, eta Lorea Ayala donostiarra izan da lehia bigarren mailan uzten duen lasterketako irabazlea. 18:07 behar izan du ibilbidea osatzeko, eta Marina Gonzalez taldekidea izan du atzetik helmugan (18:19). Podiuma Izaro Rubio bizkaitarrak osatu du (18:24).

Lasterketa abiatu aurretik euri-jasa batek harrapatu ditu bost kilometroak osatzeko prest ziren korrikalariak. Ondoren, baina, berotasuna izan dute, batez ere lasterketa ikustera bertaratu diren zaleen partetik.