Mary Stallingsek eta Michel Portalek jasoko dute aurtengo Donostiako Jazzaldia saria

Uztailaren 25etik 29ra ospatuko den Donostiako Jazzaldiaren 53. edizioaren baitan Mary Stallings estatubatuarra eta Michel Portal baionarra sarituko dituzte

NAIZ|DONOSTIA|2018/06/22 16:02
Stallings-portel
Michel Portal eta Mary Stallings, aurtengo sarituak. (JAZZALDIA)

Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek, jaialdia babesten duten erakunde eta enpresatako ordezkariekin batera agerraldia egin du 53. edizioaren programa aurkeztu du.

Uztailaren 25etik 29ra, ez dira gutxi izango Gipuzkoako hiriburutik pasako diren izarrak, tartean Gregory Porter, Chick Corea, Caetano Veloso edo Ruben Blades.

Hamazazpi eszenatokitan 105 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu uarten Jazzaldiak, horietako asko doakoak. Besteak beste, Cecile McLorin Salvant, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper, Salvador Sobral eta Yan Tiersen bezalako artisten emanaldiez gozatzeko aukera egongo da.

53. edizio honetako Jazzaldia Saria nortzuk jasoko duten ere jakinarazi du Miguel Martinek: Mary Stallings 78 urteko abeslari estatubatuarrari eta 82 urteko Michel Portel multiinstrumentista baionarrari egingo diete aitortza.

Stallingsek uztailaren 27an kantatuko, Victoria Eugenia Antzokian. Toki berean jasoko du saria, egun bat beranduago.

Michel Portalek bi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 29an eszenatoki horretan eta bertan jasoko du aitortza.

Donostiako Jazzaldia Saria 1994. urtean ezarri zen, jazzaren iraganean eta orainaldian garrantzi handia izan duten artisten ibilbidea eta etsenplua aitortu eta saritzeko.