Igande eguerdiko 12.30 aldera 49 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatiko batean. Partikular batek ohartarazi zion SOS Deiak larrialdi zerbitzuari pertsona bat zegoela eta ez zela mugitzen. Hara joan ziren sorosleek baieztatu zuten gizona hilda zegoela.
Horren ondotik, Durangoko Udalak oharra kaleratu du gaur. Azaldu duenez, hildakoa kalean bizi zen eta udaltzainek «horrelako egoeratan dauden pertsonek lo egiteko duten aukeren inguruan» informazioa eman zioten».
Autopsiaren zain dago Udala eta, nabarmendu duenez, «ez da espekulatzen hasteko garaia». Udalaren iritziz, «agerikoa da kalean bizi diren pertsonek ez dituztela baldintzarik onenak ez osasunari eta ez bizi kalitateari dagokionean eta horrek eta eragin zuzena duela haien bizitzan».
Udalaren arabera, «ez da onargarria garai hauetan oraindik ere gure herrietan hainbat pertsonek horrela bizi baldintzak izatea». Horregatik, gai honen inguruan «hausnarketa» egin behar dela nabarmendu du Udalak. «Instituzio guztiei dagokiena, bakoitzari duen erantzukizun mailan», zehaztu du.
Horrekin batera, Durangoko Udalak konpromisoa hartu du «horrelako gehiago gerta ez daitezen lan egiteko saiakera egiteko eta neurri eraginkorrak hartzeko».
LABen salaketa
LABek ere oharra kaleratu du eta gogoratu du aurten dagoeneko bi direla kalean hilda aurkitu dituzten pertsonak. Lehena urtarrilaren 3an topatu zuten, Donostian.
Gogoratu duenez, pobreziak eta bazterketa sozialak gora egin dute azken urteotan eta pobrezia larrian bizi diren pertsonen kopurua «nabarmen hazi da, zehazki %65 azken 10 urteetan».
«Hau ez da kasualitatea, izan ere, lan merkatuko prekarietatearen gorakadaz gain, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dauden babes sozialeko politiken ahultze baten aurrean aurkitzen gara», gaitzetsi du.
Sindikatu abertzaleak premiazkotzat jo du babes sozialerako politika eraginkorrak bermatzea eta indartzea.
«Pertsona guztientzat bizitza duina ziurtatuko duten politika sozialak ezinbestekoak dira gizarte kohesionatu bat izateko. Hor kokatzen dira, bereziki, etxebizitza duin baterako eskubide efektiboa eta DSBE duin baten aldeko apustua», adierazi du. Urtarrilaren 30eko greba orokorrean aldarrikapen horiek entzungo direla nabarmendu du eta mobilizazioan indartzea ezinbesteko jo du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
