
Covid-19aren ondorengo mundua ez da berdina izango, eta kudeatu beharreko ondorioak eta erronkak nabariak izan arren ez dira neurgarriak oraindik, ez Euskal Herri mailan, ez mundu mailan.
Birusaren bilakaera bera oraindik ezezaguna den arren, hartuko diren erabaki eta kudeaketa moduek ondorengo hilabete eta urteetako Euskal Herriko dinamika kultural, ekonomiko, politiko, ekologiko eta soziala baldintzatuko dutela argi dago. Zertan eta zenbateraino baina?
Testuinguru honetan, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiaren asmoa etorriko denari buruzko gogoetarako espazio ireki bat eskaintzea izan da ‘Covid-19 eta ondoren zer? Gogoeta bat Euskal Herritik’ liburuaren bidez, astearte honetan Elkar-en eskutik eta prentsaurreko birtualean Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko lehendakariak eta Urko Aiartza TM eLabeko zuzendariak aurkeztu dutena.
Gaur @elkar en eskutik "Covid-19 Eta ondoren zer?" liburua aurkeztu dugu. Mila esker Elkarreko lankide guztiei, hau posible egiteagatik! TMeLab. pic.twitter.com/7zBB8FI6cu
— TM eLab Euskal Herrigintza Laborategia (@TM_eLab) October 6, 2020
Eta horretarako, Eukal Herriaren etorkizuneko erronkei buruz aritzeko ekarpen kualifikatu anitzak bildu ditu liburu horretan, egoera globalaz ari direnetik hasi eta identitatean, ingurugiroan, ongizatean edo lurralde zein herri kohesioan covid-19ak edukiko duen inpaktuaz gogoetatzen duteneraino.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
