0 iruzkin

Tortura argitara Europan, 155aren osteko Espainia eta memoria

Tortura argitara Europan, 155aren osteko Espainia eta memoria
Loading player...

Astearen ohiko errepasoan Estrasburgek emandako epaia hartu dugu hizpide. Igor Portu eta Mattin Sarasolak Guardia Zibilaren eskutan jasandako tratuaren salaketa berretsi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Orain arteko ebazpenetan ez ikertzea egotzi izan dio auzitegi honek Espainiari, kasu honetan tratu txarra izan dela baieztatu du.

EAEko autogobernu ponentziaren inguruko eztabaida abian den bitartean Espainian gero eta indar gehiago hartzen ari da Ciudadanosen eskutik 155a betikotzeko...

0 iruzkin

Zertarako erabaki? Hamaika adibide aste bakarrean...

Loading player...

Erabakitzeko eskubidea eta honen gauzapena hizpide asteon ere. Katalunian, Puigdemont presidente izendatu behar zuen bilkura atzeratu egin dute. Erbestean den presidentegaiak egun berean idatzitako mezu batzuk ere eman dute hizpidea eta honen etorkizuna zalantzan dagoen honetan, Ibarretxe eta Puigdemonten arteko antzekotasunak jaso ditu Iñaki Iriondok analisi honetan ‘Acabar con el símbolo puede derribar aquello que simboliza’. Guzti hori, EAEn autogobernu...

0 iruzkin

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa

«Ugarteko» eta Cabacas, Puigdemonten itzulera, Otxarkoaga... asteari errepasoa
Loading player...

2012ko apirilean hil zuten Iñigo Cabacas Bilbon, ia sei urte igaro dira eta lehen epaiketa izan da gaiari loturik... Ez, ordea, erantzuleen aurka, auzian argi bila jardun duten kazetarien aurka baizik. «Ugarteko»-k GARA eta NAIZ hedabideen, Iñaki Soto zuzendariaren eta Iñaki Iriondo kazetariaren eta Jone Goirizelaia abokatuaren aurka ezarritako salaketa hartu dugu abiapuntuan. Auziak eman zuena HEMEN eta segidan Iñaki Sotok auzitegitik irtetetzean esan...

0 iruzkin

Asteari errepasoa (180119)

Asteari errepasoa (180119)
Loading player...

Pasa den larunbateko Bilboko manifestazio handiaren ostean baieztapen eta intentzio berriak jakin dira presoen auzian asteon. Frantziako Justizia ministroak, Nicole Belloubetek, gaiaz hitz egin du; gerturatzeak hasiko direla baieztatu du eta nabarmendu gaiaz hitz egiteko marko propioa sortu dela.

Espainia jakinaren gainean dagoela jakin dugu aste honetan, inolako urratsik iragarri ez arren. Manifestazioaren balorazioan, Sarek aurten Espainiako Estatuan eragin handiagoa izateko ekimenak egin...

0 iruzkin

Bilbotik Bilbora, presoen auzian urteak eman duena eta honen izen propioak

Bilbotik Bilbora, presoen auzian urteak eman duena eta honen izen propioak
Loading player...

349 ageri zen iaz Bilbo lepo bete zuen manifestazioaren osteko GARAren azalean, orduan ziren euskal preso politikoen kopuruaren erreferentzia. Biharko hitzorduaren atarian, 300ean da zifra. Urteak askorako eman du, ez behar adinerako, ordea. Hamabi hilabete hauetan izan diren urratsak eta adierazpenak jasoz egin dugu gaurko ‘Gure galbahetik’ berezia Info7 irratian. Honako puntuak ardatz:

1.- Estatuen urratsak

2.- EPPKren adierazpenak

3.- Adostasunak

4.- Izen propioak

5.-...

0 iruzkin

Hiru egun Parisen, presoen auzian fase berri bat irekitzeko

Hiru egun Parisen, presoen auzian fase berri bat irekitzeko
Loading player...

ARGAZKIA: Isabelle Miquelestorena

Parisko erdigunea hartu zuen pasa den larunbatean ‘Orain presoak’ lelopean deitutako manifestazioak. Hiru aste lehenago Baionatik Mont-de-Marsango espetxera bidean hasitako espetxe biraren ostean iritsi zen deialdi nagusia. Azken hiru egunak Paris inguruko espetxeak zeharkatuz egin zituen bira honek; Reau, Fleury-Merogis eta Fresnes lotu ostean hiriburu frantziarrean bat eginez Euskal Herritik trenez eta autobusez iritsi ziren milaka...