Tags ttiklik

0 iruzkin

Badator VI. ttiklik gurasoei gutuna idazlan laburren lehiaketa

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera . Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

gurasoei gutuna liburua


“Badira mila gauza buruan bueltaka...

0 iruzkin

GURASOEI GUTUNA liburu berria

GURASOEI GUTUNA liburua barru-barrutik sortutako ekimen bat da. Duela 19 urte auto-istripuz galdu genituen gurasoei omenaldia egiteko moduan sortu bazen ere, guraso guztiei omenaldia egitea da orain dugun helburuetako bat. Idazlan lehiaketa batean azken 4 urteetan jasotako gutun sentituenak biltzen ditu. 

GURASOEI GUTUNA ez da liburu soil bat. Gure ohearen ondoko 'mesanotxean' izateko sortu da. Gutun bakoitzak barruak mugitzeko osagaiak ditu eta ez da dena...

0 iruzkin

GURASOEI GUTUNA 5 egun ...

5 egun bakarrik ditugu gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak idatzi eta V. ttiklik idazlan laburren lehiaketara bidaltzeko

1509866421123 komunitateak gehitua

5 egun...

Aurten ere iritsi da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte) gutunak jasotzeko eguna. 

Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera 

Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera...

0 iruzkin

Haur baten etorkizuna nola zapuztu

Gazteleraz esango genukeen bezala: "como joder el futuro de un/a niño/a"

Aurreko astean idatzi nuen artikulu bat elkarbanatu nahiko nuke zuekin, denon artean ausnartu eta pentsatu dezagun hitzek duten indarrez. Jartzen ditugun etiketa eta ematen ditugun mezuez.

--------------------

Beti izan dut niri gertatu zaidanaren zantzu bat, baina pasa den asteburu honetara arte ez naiz hain kontziente izan.
Inoiz ez zait kirola egitea gustatu, edo hori da sinestarazi izan didatena.

Atzera begira...

0 iruzkin

Alike, haurrak eta sormenaren desagertzea

ALIKE (2015) (http://alike.es), 10 minutu baino gutxiago iraten dituen film labur honek, modu grafiko eta argi batean, gaurko gizarteak gure umeei duten sormena eta ilusioa nola kentzen dien adierazten digu.

Rafa Cano eta Daniel Martínez-ek sortu zuten film honek 50 sari baino gehiago jaso ditu. Bertan gaur egungo guraso batek bere haurraren hezkuntza eta hazieran dauzkan zailtasunak erakusten dizkigurte. 

Autofinantziatua izan zen lan honek 5 urte behar izan ditu argia ikusteko....

0 iruzkin

Eskerrik asko

Egia esan, zalantzak ditut jasotako oparia azken aldian idatzi dugun gutxiaren parera iristen den... baina esker ona jasotzea baino gauza hoberik ez da, eta horri erantzunez guk ere eskerrik asko esatea.

oparia naiz

ttiklik proiektuak 5 urte bete ditu aurten. Zerbait ttikia egin nahi izan genuen eta konturatzerako hazi egin da. ttiklik hazi da eta gu ere berarekin batera.

Bidelagun asko izan ditugu 5 urte hauetan eta horietako bat NAIZ+ izan da. Gustora idatzi dugu orain arteko guztia eta are gustorago...

azken post-ak
azken iruzkinak