
Euskarararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko «sitemarik onena» eskura daukate dagoeneko erabiltzaileek.
Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu duten Modela itzultzailea «azkenaldian boladan dagoen adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta» garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation).
«Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dugu», adierazi dute Itziar Cortesek eta Igor Ellakuriak, Elhuyarreko eta MondragonLinguako Itzulpengintzarako Teknologien eta Modelren arduradunek.
Itzulpen automatikoa oraindik «erronka teknologiko handia» den arren, munduan aurrerapen garrantzitsuak egiten ari direla azaldu dute eta, zentzu horretan, «euskarak mundu eleaniztunean tokia egitea» lortu duela nabarmendu dute, «jauzi kualitatibo handia» eginez.
Orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira.
«Euskararen kasuan, inoiz ikusi ez diren kalitateko itzulpenak eskaintzen ditu ‘Modela’k. Lehen aldiz, euskarazko itzultzaile automatiko baten erabilera praktikorako ateak ireki zaizkigu», gaineratu dute arduradunek.
Tresna berri hau, esan dutenez, ez dator itzultzaile profesionalak ordezkatzera, euskarazko eduki gehiago sortzen laguntzera baizik: «Euskaraz bizi nahi duten pertsona eta erakundeetan ere eragin handia izango du; itzulpenen kalitateari esker, eguneroko komunikazioa (enpresen barne-komunikazioa, blogak, etab.) euskara hutsean bideratu ahal izango da».
Horrez gain, ‘Modela’ lagungarri izango da hizkuntza-teknologien garapenerako eta aplikazio berriak sortzeko, hala nola laguntzaile birtualak, testuen analisia... Aplikazio horiek eragin handia izango dute, besteak beste, osasunaren, administrazio publikoaren, fabrikazio aurreratuaren eta ikus-entzunezkoen sektoreetan.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Una noche de grandes éxitos en familia

Las mujeres con menstruación dolorosa pueden solicitar baja laboral desde mañana

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
