
Harrobia Ikastolako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleak Covid-19aren osasun larrialdiaren egoera arintzeko umorea erabili dute, hain zuzen ere, gazteei zuzendutako ‘EUScovid’ marketin biral kanpaina martxan jarri dute. «Ekimen honen helburua, egoera honi ahalik eta umore onenarekin aurre egitea da meme, gif, bideo muntaiez eta mota desberdinetako publikazio dibertigarrien bitartez», azaldu du Harrobia Ikastolak.
Ikasleek apirilaren lehenengo astean abiarazi zuten kanpainaren lan prozesua, brainstorming kolaboratibo batetik abiatuta. Edukiak EUScovid-en Instagram eta Twitter sare sozialen bide zabaldu dituzte, Whatsappez gain.
Euskarazko sare sozialetarako proiektua
Lanbide heziketako marketin ikasleek euskararen normalizazioan aurrera egiteko ‘EUScovid’ kanpainaren bitartez euskararen presentzia arlo digitalean nabarmendu nahi dute. «‘EUScovid’ euskarazko eduki digitalak kontsumitzeko gonbidapena da, izan ere, sareak eta Google-k euskarazko edukiak behar dituzte hizkuntzaren normalizazio horretan aurreratzeko», aipatu du Xabier Secok, Harrobia ikastolako marketin zikloko ikasleak.
Izan ere, ikasleek marketin digitaleko proiektu erreal honetan, besteak beste, ‘EUScovid’ kanpaina biralerako eduki plana diseinatu dute eta sare sozial bakoitzeko estrategia definitu dute.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
