J. Salbador

Urola Garaiko bide berdea, Mirandaolatik Etxeberriraino

Aurten ez da Santa Ixabelik Zumarragan, baina Urola Garaiko eskualdeak erakargarri asko ditu gordeak bertakoentzako zein kanpotarrentzako. Horien artean, Urolako trenbideko bide berdea. Legazpiko Mirandaola parketik Zumaiaraino, 44,3 kilometrotan barrena bidegorria eta bide berdea tartekatzen ditu.

Zumarragako Etxeberri auzoa utzi eta Izuzkitza baserrian buelta har dezakegu. Bideak Azkoitiraino jarraitzen du. (Gotzon ARANBURU/FOKU)
Zumarragako Etxeberri auzoa utzi eta Izuzkitza baserrian buelta har dezakegu. Bideak Azkoitiraino jarraitzen du. (Gotzon ARANBURU/FOKU)

Urolako trena 1926an jarri zen abian eta 1988an azken bidaia egin arte izan zen martxan. Sei hamarkada horietan, bidaiariak ez ezik, merkantzia asko ere mugitu zituen Urlako tren zaharrak Gipuzkoako haran estuan barrena, Zumarragako eta Legazpiko siderurgia enpresetatik Zumaiako porturaino.

Trenbidearen iraganaren lekuko dugu jatorrizko ibilbidea, egun bide berde bihurtu dena 29 tunelak, 19 zubiak eta 13 geltokiak barne. Azken horiek Ramon Cortazar Urruzola donostiar arkitektoak diseinatu zituen neoeuskal estilo dotorean. Batzuk, Zumarragakoa, Iraetakoa edo Arroakoa adibidez, euskal baserriaren formetan oinarritu zituen. Beste batzuek, Azpeitikoak edo Zestoako bainuetxekoak adibidez, dorretxeak dakartzate gogora. Loiolako geltokian, azkenik, begi bistakoa da aldameneko santutegiarekin duen lotura handia.

Trenbideak 36 kilometro bazituen ere, egungo ibilbidea 44,3 kilometroraino luzatzen da, Zumarragan hasi ordez pixka bat goraxeago abiatzen baita, Legazpiko Mirandaola parkean. Hala ere, noski, norberak aukeratu dezake abiapuntua eta nahi duen tartea osatu.

Esan bezala, ibilbidea XVI. mendeko Mirandaolako burdinola ikusgarrian abiatuko dugu, Urola Garaiko burdin lanketaren aitzindari izan zen lantegian. Horregatik eraiki zuten ondoan Euskal Burdinaren Museoa, Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantzia eta historia ulertzeko erakustoki aparta.

Urola ibaiaren albotik, bide berdeak Legazpi alderantz egiten du, lehenbizi herri horretako hegoaldeko industrialdetik eta jarraian, biribilgune batean herrigunean sartuz, Mirandaolatik 2,4 kilometrora. Herria zeharkatu ondoren, baina bertatik irten baino lehen, gomendagarria da Chillida Lantoki Museoa bisitatzea, artista donostiarrak “Haizearen orrazia” eskultura multzoa sortu zuen lantegia.

Eta orain bai, Patricio Echeverriak XX. mendearen erdialdean eraikitako lantoki erraldoiaren albotik, atzean utziko dugu Legazpi eta Zumarraga aldera abiatuko gara (4,5 kilometro), bidegorri zuzen eta laua jarraituz, oraingo honetan Renfeko egungo trenbidea albo-alboan dugula.

Hiri industriala

Zumarraga ere hiri industriala da eta agerian geratzen da herriaren sarreran ongi etorria ematen diguten Esteban Orbegozo (gero Arcelor Mittal) altzairugintzako lantegiek. Zuzenean jarraituta, Renfeko geltokira iritsiko gara eta, metro gutxira, Urolako trenaren Zumarragako geltoki zaharra zegoen tokira.

Bidegorria jarraituz, metro gutxi batzuetan bakarrik jarraituko dugu Zumarragan, laster pasatuko baikara Urretxu aldera, Urola ibaia gainetik zeharkatuz. Urretxun ere nabarmena da iragan industriala, Berriotxoa haltzari fabrikaren adreiluzko tximinia ikusgarriaren ondo-ondotik igaroko gara eta.

Aurrerago, Ederrena pilotalekuaren ondotik pasako gara eta, handik gutxira, Urretxuko geltokitik, egun gazteleku bihurtua. Nahi izanez gero, gertu dagoen Urrelur mineral eta fosilen museoa bisita dezakegu, herriko plazan dagoen kultur etxean.

Geltokira itzuliz, eta beti Iparralderantz, herriko azken etxeak zeharkatuko ditugu. Berriro ere Urola ibaia gainetik igaro ondoren, Azkoitia eta Azpeitia aldera doan errepide ondora aterako gara. Ibaiaren eta errepidearen artean kilometro bat egin ondoren, berriro Zumarragako lurretan sartuko gara, zehazki, Etxeberri auzoan.

Aurrera jarraitu nahi izanez gero, industria eta hiriguneak atzean utzi eta Urola bailarak eskaintzen dituen berdeguneetan sartuko gara 15 kilometro luzez, Azkoitira iritsi arte. Erdibidean, Aizpurutxo auzotik igaroko gara.

Azpeitian ez dugu ahaztu behar zabalik dagoela Burdinbidearen Euskal Museoa. Bertan, eta Aste Santutik azarora bitartean, lurrun-trenaren irteerak antolatzen dira asteburuero.

Irteera horiek Azpeitiko eta Lasaoko geltokien artean egiten dira, bost kilometroko ibilbidean, eta egun lurrun-makinak martxan ikusi eta ibiltzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Mirandaolako burdinola

Bere horretan Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, bertan Euskal Herri osoan parekorik gabeko ikuskizuna bizitzeko aukera eskaintzen da: XVI. mendeko jantziak soinean dituzten olagizonek burdinolaren makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuek gori-gori dagoen burdina lantzen dute. Burdinolarekin bat Euskal Burdinaren Museoa ere bisitatu daiteke.

Chillida Lantoki Museoa

Museoak Eduardo Chillida eskultorearen eta industriaren arteko harremana du ardatz, bereziki Patricio Echeverria lantegiko forjarekin eta Reinosako Sidenorrekin izandakoa. Bertan, Txillidaren lanik ezagunenetako batzuei forma eman zitzaien, tartean “Haizearen orrazia” eskultura multzoari. Museoa Legazpiko paper-fabrika zaharrean dago, eta bertatik bertara fabrika baten nondik norakoak ezagutzeko aukera ematen du.

Urrelur, mineral eta fosilak

Estatu espainol osoko mineral eta fosil erakusketarik handienetakoa hartzen du Urrelur museoak. Aizpurunea kultur etxearen beheko solairuan dago eta bi zati ditu: bata, mineralei eskainitakoa, katalogatutako eta sailkatutako 1.000 pieza inguru dituena, osaeraren arabera multzokatuta, hamaika taldetan banatuta; eta, bestea, fosilei eskainia, bost kontinenteetatik datozen piezekin, ordena kronologikoan.

Antioko baseliza

Antioko baseliza ederra, antzinako Zumarragako parrokia izan zen. Euskal Herriko arkitekturaren benetako harribitxia da. Zurezko eta harrizko barnealdea benetan azpimarratzekoak dira. Hiru Tenpluen Ibilbidearen barruan dago, Inaziotar Bidea proiektuaren barruan. Bisita interpretazio zentroarekin osatzen da. Uztailaren 2an, Santa Ixabel egunean, ohikoa da meza nagusian dantzariak ezpata dantza egiten ikustea.

29 túneles, 19 puentes y 13 estaciones para 36 kilómetros de recorrido

El ferrocarril del Urola, que estuvo en funcionamiento entre los años 1926 y 1988, recorría la cuenca de esta valle guipuzcoano a lo largo de 36 kilómetros entre Zumarraga y Zumaia, una distancia muy reducida pese a lo cual se construyeron nada menos que 29 túneles y 19 puentes, además de 13 estaciones que fueron diseñadas por el arquitecto Ramón Cortazar, en un estilo neovasco y adaptados a las peculiares características paisajísticas de cada entorno.

Los 29 túneles sumaban una longitud total de 3.894 metros, lo que suponía más de un 10% del recorrido. De ellos, 16 estaban total o parcialmente revestidos, con un total de 2.109 m. Otros 13 túneles carecían de revestimiento.

En cuanto a los puentes y viaductos, estos sumaban una longitud total de 794,97 metros. Se identifican tres tipologías diferenciadas: metálicos, de hormigón armado y de fábrica (sillería). La tipología de los soportes de los puentes metálicos y de hormigón era idéntica, con estribos y pilas cilíndricas de sillería. La elección de un tipo u otro de estructura estaba determinada por la luz máxima, ya que en la época en que se construyó el ferrocarril las técnicas del hormigón armado no se encontraban suficientemente desarrolladas. Se decidió que los tramos de más de 11 metros de luz se realizarían mediante vigas de acero. La mayor parte de los puentes fueron ejecutados con tramos de hormigón armado.

En la mayor parte del recorrido, la línea seguía el curso descendente del río Urola y contaba con tan solo el 30% del trayecto de desarrollo en horizontal, presentándose el resto de la línea en pendiente.

La tipología de la vía de este ferrocarril era la habitual de la época, asentada sobre un lecho de balasto, con carriles montados sobre traviesas de madera.

Contaba con un total de siete casillas para cada una de las brigadas del servicio de vías y obras, con una vivienda para el capataz de la brigada e instalaciones complementarias al ferrocarril: las vías apartaderos.

Tenía además un total de 68 pasos a nivel. La mayor parte correspondía a cruces con caminos y veredas que daban acceso a caseríos o explotaciones forestales.