Amagoia Bilbao

Babarrun zuriak kuiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g babarrun zuri, tipula bat, 2 baratxuri ale, 250 g kuia, 100 g alberjinia, tomate heldu bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                        1               

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak, tomatea eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Dadotan moztutako alberjinia eta kuia gehitu eta erregosi.
5. Babarrunei gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g babarrun zuri, tipula bat, porru erdia, 50 g arroz, 250 g kuia, piper txorizero bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                            1

1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. Piper txorizeroa garbitu eta ur epeletan beratzen utzi.
2. Babarrunak, piperra, tipula eta porruaren erdia, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 90 minutuz. Arroza gehitu, eragin eta beste 15 minutuz egosi.
3. Geratzen diren txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
4.  Zatitutako kuia gehitu eta erregosi.
5. Babarrunei barazkiak gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.