
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, 4 arrautza, 2 baratxuri ale, tipulina erdia, 125 g perretxiko, 100 g foie fresko, 300 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Zerrendatan moztu.
2. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi.
3. Orburuak gehitu eta arin erregosi. Urarekin estali eta 8-10 minutuz egosten utzi, su ertainetan.
4. Moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
5. Perretxikoak sartu eta erregosi.
6. Foiea gehitu eta erregosi. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
7. Arrautzak, azalarik gabe, plantxan erre.
Plateretan hurrenez hurren orburuak, saltsa eta arrautza jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, 4 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu eta 65 gradutan mantendu. Arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 25 minutuz egiten utzi.
Plateretan orburuak jarri eta gainetik olio pixka bat bota. Gainean arrautza jarri.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ospatuz egin dute topa txotx denboraldia irekitzeko

Silva y Txiki Begiristain, juntos de sidrería en Usurbil
