Amagoia Bilbao

Arin erregositako patatak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, 2 baratxuri ale, koilarakadatxo bat piper gozo, gurina, olioa, gatza, limoi erdia, perrexila.

Zailtasuna                             2

1. Patatak zuritu eta ur ugariarekin 15 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.
2. Patatak dadotan moztu.
3. Zartagin batean koilarakada bat gurinarekin arin erregosi.
4. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Patatei gehitu eta arin erregosi.
5. Limoiaren zukua eta piper gozoa gehitu eta minutu batez erregosi. Txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, 150 g tipula, baratxuri ale bat, piper gorri bat, 2 piper berde, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila.

Zailtasuna                               2

1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin garbitu eta xukatu.
2. Zartagin batean olio ugari 60 gradutan berotu. Patatak bertan sartu eta egosi, su eztitan, 10 minutuz, bere puntuan egon arte. Ondo xukatu.
3. Zartagin batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi.
4. Piperrak garbitu eta tiratan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
5. Patatak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Txikitutako perrexila bota.