
Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, porru erdia, 2 baratxuri fresko, 7 orburu, 150 g perretxiko, 20 g irin, 250 ml esne, gatza, olioa. Saltsa: tipula bat, azenario bat, 50 g tomate, 400ml. salda, 4 otarrainxka, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Txikitu.
3. Perretxikoak txikitu. Orburuekin batera barazkiei gehitu eta erregosi.
4. Irina gehitu eta eragin.
5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2 minutuz egosi eta behar adina gatz bota. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan, eta estalita. Noizean behin eragin.
2. Tomatea gehitu eta erregosi.
3. Otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.
4. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak bete eta saltsarekin 5 minutuz egosi.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
