
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g leka, 2 patata, 16 galeper izter, arrautza bat, 4 koilarakada soja saltsa, 2 koilarakada ezti, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Izterrei gatza bota eta soja eta ezti erdiarekin nahastu. 30 minutuz beratzen utzi. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz.
2. Lekeei ertzak eta alboetako hariak kendu eta tiratan moztu. Patatak zuritu.
3. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Lekak eta patatak sartu eta 15 minutuz egosi. Xukatu.
4. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
5. Geratzen den soja eta eztia olio zurrusta batekin berotu.
6. Plateretan lekak eta zatitutako patatak jarri eta aurreko saltsa bota. Gainean arrautza eta izterrak jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat leka, 16 galeper izter, tipulina bat, baratxuri ale bat, azenario bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lekeei ertzak eta alboetako hariak kendu eta tiratan moztu.
2. Txikitutako tipulina, azenarioa eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta izterrak gorritu.
4. Barazkiei izterrak eta lekak gehitu eta urarekin estali. 20 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
