
Osagaiak 5 lagunentzat
Patata arrautzopila: 300 g patata, tipula erdia, 3 arrautza. Kuiatxo arrautzopila: tipula erdia, 250 g kuiatxo, 2 arrautza. Ziazerba arrautzopila: tipulina erdia, 200 g ziazerba, 2 arrautza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 300 ml esne, gatza.
Zailtasuna 3
Patata arrautzopila:
1. Patatak eta tipula zuritu eta txikitu. Olio ugari berotan frijitu.
2. Arrautzak irabiatu. Patatak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Kuiatxo arrautzopila:
1. Txikitutako tipula eta kuiatxoaolioarekin erregosi, su eztitan.
2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Barazkiekin nahastu.
3. Arrautzopilak aurreko errezetan esan dugun bezala bukatu.
Ziazerba arrautzopila:
1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerba gehitu eta erregosi.
3. Arrautzopila aurreko errezetan esan dugun bezala bukatu.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Gatza bota.
Bukatzeko:
Hurrenez hurren patata, kuiatxo eta ziazerba arrautzopila jarri. Bexamelarekin estali eta birrindutako gazta bota. Labe beroan sartueta gainerre.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
