![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/001/182/746/article_main_landscape/alubia.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
275 g babarrun zuri, tipula erdia, 70 g piper berde, piper gorri laurdena, piper txorizero bat, porru laurdena, 400 g azalore, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Piper txorizeroa garbitu eta ur epeletan beratu. Mamia atera.
2. Txikitutako tipula olioarekin erregosi. Mamia gehitu eta eragin.
3. Biharramunean eltze batean babarrunak, mamia, txikitutako porrua eta piperrak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
4. Azaloreari hosto berdeak kendu eta garbitu. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 10 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.
5. Azalorea babarrunei gehitu eta 2 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, tipula bat, 100 ml tomate saltsa, piper berde bat, 4 baratxuri ale, 300 g azalore, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Eltze batean babarrunak, txikitutako barazkiak, saltsa, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
3. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
4. Azalorea babarrunekin batera jarri eta 2 minutuz egosi.
![Captura_de_pantalla_2024-11-18_a_las_16.55.46](/media/asset_publics/resources/001/178/921/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-11-18_a_las_16.55.46.png)
Muguruza lleva ‘Sarri Sarri’ a Martutene 39 años después de la fuga que la inspiró
![Captura_de_pantalla_2024-12-30_a_las_13.38.24](/media/asset_publics/resources/001/193/369/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-12-30_a_las_13.38.24.png)
Los Chikos del Maíz declaran una «tregua indefinida» con cameo de Oskar Matute
«Ausartu gara egiten ez genituen gauzekin, eta oso natural gelditu zaigu»
![Urbizu](/media/asset_publics/resources/001/198/734/article_thumb_horizontal/urbizu.jpg)