Amagoia Bilbao

Azalore bolak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 3 baratxuri ale, 400 g azalore, 3 tomate lehor, arrautza bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2            

1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Azalorea ur eta gatzarekin 8 minutuz egosi. Xukatu eta sardexka batekin zapaldu.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Azalorea, txikitutako tomatea, arrautza eta tipula nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Hozten utzi.
5. 16 bola egin eta irin integraletik pasatu.
6. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g azalore, azenario bat, 75 g boniato, 2 baratxuri ale, 100 g kuia, 50 g olo maluta, olioa, gatza, koilarakadatxo erdi kurry.

Zailtasuna                          2

1. Azalorea aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Azenarioa, boniatoa, kuia eta kurrya gehitu eta erregosi.
4. Azalorea, oloa eta barazkiak nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
5. 16 bola egin eta irinatik pasatu.
6. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.  

Bi errezetak alioli saltsarekin lagundu.