
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri azpizun. Saltsa: 150 ml soja saltsa, 100 g panela, 150 ml kafe, jengibrea. Purea: 150 g yuka, baratxuri ale bat, 50 ml esne, koilarakada bat olio.
Zailtasuna 2
1. Saltsaren osagaiak nahastu. Azpizuna sartu eta beratzen utzi.
2. Yuka zuritu eta zati handitan moztu. Urarekin, baratxuriarekin eta gatz pixka batekin 20 minutuz egosi, bigundu arte. Xukatu, zabaldu eta erdiko nerbioa kendu.
3. Esnea olioarekin berotu. Yuka sardexka batekin zapaldu eta esnearekin nahastu. Gatza bota.
4. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta azpizuna gorritu. Atera eta saltsa bota.
5. Azpizuna saltsan sartu eta 5 minutuz egosi.
6. Azpizuna xerratan moztu eta saltsa eta purearekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri azpizun, olioa, gatza. Saltsa: 2 koilarakada ezti, 100 ml soja saltsa, 3 koilarakada olio, koilarakadatxo bat kurkuma.
Zailtasuna 2
1. Saltsaren osagaiak nahastu. Azpizuna sartu eta beratzen utzi.
2. 300 g kuia eta 100 g patata urarekin egosi eta xukatu. Irabiagailuarekin nahasi eta gatza bota.
3. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta azpizuna gorritu. Atera eta saltsa bota.
4. Azpizuna saltsan sartu eta minutu batez egosi.
5. Saltsa eta purearekin lagundu.

¿Quiénes son los grandes actores de la inteligencia artificial en el mundo?
40 Minutu Rock jaialdian aurkeztuko du ‘Amaineman’ estreinako diskoa Sünek

Musk lidera un grupo que ofrece 97.400 millones por OpenAI y el jefe le responde con sorna

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»
