
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat borraia, 2 baratxuri ale, 200 g ganboi, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Kazola batean ura eta gatza jarri.
2. Borraiari hostoak kendu. Zurtoinak ur hotzarekin garbitu eta 5 zm-ko pusketan moztu.
3. Ura irakiten hasten denean, borraia bertan sartu eta 12 minutuz egosten utzi. Xukatu.
4. Ganboiak zuritu eta barruan duten hari beltza kendu. Zartagin batean buruak 50 ml oliorekin erregosi, zapaldu eta atera.
5. Olio horretan bertan txikitutako baratxuriak erregosi.
6. Zatitutako ganboiak eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi.
7. Borraia gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat borraia, baratxuri ale bat, 150 g ganboi, 100 g txirla, olioa, irina, ardo zuria, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Borraia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. Baso bat salda gorde.
2. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
3. Koilarakada bat irin gehitu eta eragin.
4. Ardo zuria eta salda gehitu eta etengabe irabiatu.
5. Ganboiak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu.
6. Ganboiak, txirlak, borraia eta txikitutako perrexila sartu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Robe Iniesta, el poder del arte

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles
