
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 barrengorri handi, tipula erdia, 150 g hirugihar, 250 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Gatza bota.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Barrengorrien hankak txikitu, tipulari gehitu eta erregosi.
4. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Esne-gaina bota eta egosi, loditu arte. Gatza, perrexila eta piperbeltz beltza bota.
5. Barrengorriak olio pixka batekin 2 minutuz erre eta aurreko betegarriarekin bete.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
24 barrengorri handi, 125 g hirugihar, 50 g gazta Idizabal, birrindu, 10 g gurin, 10 g irin, 250 ml esne, olioa, piperbeltz zuri, gatza.
Zailtasuna 2
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu.
2. Txikitutako barrengorrien hankak gurinarekin erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Barrengorriak olio pixka batekin 2 minutuz erre eta aurreko betegarriarekin bete.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
