
Osagaiak 4 lagunentzat
8 brick ore. Betegarria: 3 ahate konfita, 150 g kuiatxo 100 g shiitake, azenario bat, gatza. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, 125 g aranpasa, 2 laranja, 100 ml ardo beltz, 100 ml salda.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Ahate konfitei gantz gehiena kendu.
2. Kuiatxoa garbitu eta tiratan moztu. Shiitakeak zerrendatan moztu. Azenarioak zuritu eta tiratan moztu.
3. Barazkiak bereizita ahatearen gantz pixka batekin arin erregosi.
4. Azpil batean konfitak jarri eta labe beroan, 200 gradutan, 10 minutuz sartu.
5. Konfitari azala eta hezurra kendu eta haragia txikitu.
6. Azala bi paperen artean jarri eta labean gorritu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Aranpasak gehitu, ardoarekin busti eta urrizten utzi.
3. Laranjen zukua eta salda bota eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Orea erditik moztu. Gainean barazkiak eta ahatea jarri.
2. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi.
3. Brickak olio bero ugarian frijitu edo labe beroan erre, gorritu arte.
Plateretan hiru brick jarri eta saltsa beroarekin eta azal zati batzuekin lagundu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
