Izaro Andres abeslariak Cerodenero biran zehar alboan izan duen lantaldearen omenezko kantua sareratu du, ‘Ordu bik eta laurden’. Mallabiarrak sarritan aitortu du bira hau berezia izaten ari dela beretzat eta kantua lantaldearentzat «opari» gisa aurkeztu du.
«Zenbat bizipen elkarrekin; hala nola, furgonetako orduak, desorduak, urduritasunak, barre algarak, harrotasuna eta konplizitatea elkarbanatu dituzte gailurraren igoeran eta baita jaitsieran ere, eta guzti horrek lantalde bat izateaz gain, familia ere bilakatu ditu», nabarmendu dute Izaroren komunikazio bulegotik.
Kantuan zehar lantaldeko kideen izenak zerrendatu eta erreferentzia labur bat egiten zaio bakoitzari, euren elkarbizitzaren pistak emanez. Abestiaz gainera, bideoklipa ere sareratu dute. Cerodenero biran zehar hartutako irudien bidez osatu dute eta bertan kamerino, bilera, bidaia eta entseguetako uneak ikus daitezke. «Bideoklipa bira osoan zehar bildutako irudiz osatuta dago, oholtzatik kanpo, entzuleak orain arte ikusi ez duen Cerodeneroren familian murgiltzen gaitu», aipatu dute, eta gaineratu bira laister amaituko bada ere Izarorentzat bere lantaldea «beti» izango dela «dreamteam». «Zetako zuek gabe. Inora zuek gabe», esan dute.
Biraren amaiera markatuko duen ‘Agur Cerodenero’ kontzertua maiatzaren 31n izango da BECen. Aurreratu dutenez, ‘Ordu bik eta laurden’ eta azkenaldian ingurukoentzat egin dituen beste hiru kantu ‘Perlak’ deituriko EP batean bilduko ditu Izarok.

Txosnen eredua arriskuan dagoela ohartarazi dute: «Ez gara enpresa bat»

Zea Maysek Kortaturen ‘Hay algo aquí que va mal’ abestiaren bertsioa osatu du

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Zea Mays, Bulego, Kaotiko, Rozalén y OBK, entre los conciertos para San Fermín 2025
