
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain. Betegarria: 2 txerri hanka, 2 tipula, porru bat, azenario bat, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 5 piper txorizero, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Patatak:
1. Garbitu patatak. Patatak urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia gorde betegarria egiteko.
Betegarria:
1. Hankak ondo garbitu eta ileak ondo erre.
2. Eltze batean hankak, ura, porruaren berdea eta gatza jarri eta ordubete eta erdiz egosi, bigundu arte. Eginda daudenean, uretatik atera eta epeltzen utzi. Hezurrak kendu eta txikitu.
3. Txikitutako tipula, azenarioa eta porrua olio pixka batekin erregosi.
4. Barazkiak eginda daudenean, hankak gehitu eta arin erregosi. Pataten mamiarekin nahastu.
5. Pataten azala betegarriarekin bete.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.
Saltsa bero hau gainetik bota:
1. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan 30 minutuz beratzen utzi. Xukatu.
2. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria erregosi, su eztitan.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Hanken salda bota eta 20 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.

Fermin Muguruzak sua piztu du Erromako gau beroan

Musika, elkartasuna eta Peroni garagardoa: euskaldunek Erroma hartu dute

Alertan del cierre de una agencia de viajes en Errenteria que deja «muchos afectados»

Jaigunerako toki gehiago behar duela aldarrikatu du Herri Sanferminak ekimenak
