
Osakidetzak iaz 3.300 asma akutu kasu berri diagnostikatu zituen bost urtetik beherako haurren artean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 235.000 pertsonari eragiten die gaixotasun honek, EAEko biztanleriaren %10ari, hain zuzen.
Hala jakinarazi du Lakuako Osasun Sailak, astearte honetan, maiatzak 6, Asmaren Mundu Egunean. Zehaztu duenez, asma haur eta nerabeen artean ematen da bereziki, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 117.718 kasu dira, gaixotasunaren egungo diagnostikoen %50a.
Osakidetzak haurrei arreta emateko hainbat ekimen garatzen ditu, tartean Haurren Asmaren Ibilbide Asistentziala. Azaldu dutenez, programa honek erreferentzia izan nahi du, bai eremu klinikoan, bai adingabeen eta haien familien artean.
Gaixotasun honengatik kontsultetara joaten den haur kopuru handiaren eta irizpide komunak finkatzeko beharraren ondorioz sortu zen.
Era berean, gaixotasunak adingabeentzat eta haien familientzat duten inpaktu handiaren erantzuna izan nahi du, batez ere hautematen duten bizi-kalitatearen galera, bai eta gaixotasun hori ikusarazteko eta sentsibilizatzeko bide bat ere.
Gainera, Osakidetzaren Asma Unitateak egindako lana nabarmendu dute, bereziki Goierri-Urola Garaiko ESIko Pneumologia Pediatrikoaren Atalak Espainiako Immunologoa Klinikoaren eta Asma Pediatrikoaren Elkarteak eta Espainiako Pneumologia eta Kirurgia Torazikoaren Elkarteak emandako bi egiaztapen berriak.
Bi lorpen horiek, Osakidetzarentzat, profesionalen eguneroko praktika klinikoan «bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza bilatzearen erakusgarri» dira.
Horrekin batera Barakaldo Sestao eta Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIen ‘Asma Bat’ proiektuak haurtzaroko asma akutuaren arloko diziplina anitzeko lankidetza-lana egiten du.
Lortutako emaitzen artean, %75 handitu da asma-gertakarien erregistroa, haien larritasunaren arabera, eta %50 baino gehiago handitu da asma iraunkorreko sintomak dituzten haurren identifikazioa.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra
