
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g patata, 800 g urraburu, 2 tipula, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 150 g perretxiko, olioa.
Zailtasuna 2
1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Dadotan moztu. Salda egin.
2. Txikitutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako piperra eta tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Saldarekin estali eta egosi, patatak bere puntuan egon arte.
6. Urraburua sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g patata, 700 g urraburu, 250 g muskuilu txiki, tipula bat, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, 2 tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Dadotan moztu.
2. Eltze batean hezurrak urarekin 20 minutuz egosi.
3. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
6. Saldarekin estali eta egosi, patatak bere puntuan egon arte.
7. Urraburua eta muskuiluak sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
