‘Kanturik ez bada’ izenpean ikusi du argia Esanezinen diska berriko lehen aurrerapen kantuak. «Igande goiz batean, aje emozionalari eta whatsapp mezuei tiraka» sortutako kantu bat dela kontatu du Ianire Aranzabal Esanezin proiektuaren sortzaile eta abeslariak, eta «biharamunak ekarritako hutsune eta hotzikarei erantzun nahian» galdera bat dakarrela nabarmendu du: «Nondik hasiko gara, gaur kanturik ez bada?».
Honela dio kantuaren letrak: «Aspaldi jeiki zara / ohean utzi dituzu izarak / Gaur kanturik ez bada, / nundik hasiko gara / Gaur dena bete du hotzikarak, / bihar akaso gai izango gara / Gu ta gure ikarak, / gai izango gara / Nundik hasiko gara, / gaur kanturik ez bada».
Esanezinen hitzetan, «kantuaren sorrerak asko zor die igande hartako zirkunstantziei» eta hau gorde nahian ekoizpen eta grabaketa prozesua leku beretik eraman nahi izan da, «organikotasuna eta minimalismoa oinarri hartuta; elementu eta detaile txikiei leku eginez».
Kantua Iñigo Asensiok grabatu du eta Iñaki Llarenak nahastu du. Kantuaren bideoklipa ere osatu dute, kasu honetan Imanoñ G. Gurrutxagak zuzendua.
Azaldu dutenez, udazkenerako argitaratzea espero duten hirugarren diskoaren lehen laguna da eta entzungai dago plataforma nagusietan.

Hiperconexión digital: la crisis en salud mental «tiene rostro de niña»

La denuncia de Tomás García: tres meses a la espera de una cirugía oncológica en Osakidetza

Fósiles hallados en Erroibar revelan la posible hibridación entre el lince ibérico y el boreal

40 Minutu Rock: milaka watt, aldarrikapen bat eta hautsi ez den katea
