
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu, 8 arrautza, 300 g tomate heldu, gazta birrindua, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Orburuak limoiarekin igurtzi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Atera eta lau zatitan moztu.
3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Olio pixka batekin erregosi.
4. Lau lurrezko eltze olioz igurtzi. Hurrenez hurren tomatea, orburua eta gazta jarri. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
5. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Gatza bota.
6. Labean sartu 5 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 orburu, 8 arrautza, tipulina bat, 100 g ilar, 200 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Ilarrak gehitu eta salda bota. Gatza bota eta 3 minutuz egosi.
4. Lau lurrezko eltzeetan ilarrak eta orburuak jarri. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
5. Arrautzak kraskatu eta gainean ipini. Labean sartu 5 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa

Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute Donostiako Piratek, Pentsiodunen Mugimendua ardatz
