
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 250 g txipiroi, tipula bat, baratxuri ale bat, 3 tomate, koilarakada txiki bat piperrauts, olioa.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza 40 minutuz egosi.
3. Txipiroiei buruak atera eta begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu eta hegoak garbitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zatitu.
4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi.
5. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
6. Txipiroiak, garbantzuak eta baso bat garbantzuen salda gehitu eta 15 minutuz egosi, txipiroiak bigundu arte. Gatza bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 300 g txipiroi, porru erdia, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, olioa.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak egosi aurreko errezetan bezala.
2. Txipiroiak garbitu eta zatitu.
3. Txikitutako porrua eta baratxuriak olioarekin erregosi.
4. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
5. Baso bat salda eta garbantzuak gehitu, eta 2 minutuz egosi.
6. Txipiroiak irineztatu eta frijitu. Garbantzuen gainean jarri.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ospatuz egin dute topa txotx denboraldia irekitzeko
