
Ekainaren 14an Odol Emailearen Munduko Eguna ospatzen da. Horren harira, Lakuako Gobernuko Osasun Sailak eta Osakidetzak dei egin diete herritarrei odola eman dezaten, odol erreserbak handitzeko asmoz. Horretarako ezinbesteko hiru baldintza bete behar dituzte herritarrek: 18 eta 65 urte artekoak izatea, osasunez ondo egotea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, egunero 300 odol emate inguru behar dira. Horrekin batera, pasa den urteko zifra batzuk eskaini ditu: 2024an, 46.844 emailek 79.032 dohaintza egin zituzten. Aitortu duenez, gehienek «erregulartasunez» ematen dute odola (urtean birritan edo gehiagotan). Dena den, nabarmendu du 6.567 emaile berri egon zirela iaz.
Horretaz gain beste datu batzuk eskaini ditu: «70.225 globulu gorri kontzentratu, 11.211 plaketa dosi eta 23.664 plasma litro lortu ziren, eta horietatik 22.096 immunoglobulinak, faktore antihemofiliko albuminak eta abar prestatzeko erabili ziren».
Ildo horretatik, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odol ematearen garrantzia nabarmendu du: «Odola ematea oraindik da transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko modu bakarra, ezinbestekoak direnak jardueran sanitarioan».
Uztailean eta abuztuan kopuru hori jaitsi egiten dela ohartarazi dute Osakidetzatik, beraz, herritarren laguntza eskatu dute udan dohaintzak egiteko. «Donazioak egunero lagun diezaieke bizi-tratamendua behar duten ehunka pertsonari; izan ere, odola hainbat osagaitan banatzen da premia medikoei erantzuteko: tratamendu onkologikoak, ebakuntzak, larrialdiak, edota paziente akutu eta kronikoentzako sendagaiak», gaineratu dute.
Azaldu duenez, iaz, 30.000 pertsonak baino gehiagok jaso zuten Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren bidez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 23 ospitale publiko eta pribatuetara produktu horien guztien onura, «bizitzak salbatuz eta osasuna hobetuz».

«Decidieron matar a Germán con un objetivo político y otro social»

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Investigan insultos y un presunto intento de agresión al alcalde durante la procesión del 7

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo
