
«Hilabeteetan zehar bestelako jai eredu bat eraikitzen jarraitzeko lanean ibili eta gero» Iruñeko jaietan egitarau zabala prestatu du Herri Sanferminak ekimenak O plazan.
Lehen ekitaldia, uztailaren 6an izango da, 14.30ean, herri txupinazoarekin. Honen bitartez, «kaleko saltzaileek, hau da, langile ‘manteroek’, pairatzen duten jazarpen poliziala eta kriminalizazioa» salatuko dute.
«Adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza izanen dugu aurtengo sanferminetan: eragileen eskutik antolatutako bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak honen adibide dira», nabarmendu dute.
«Gure aldarriei eutsiz, eta aurretik asko hobetzeko dugula kontziente izanik, besteak beste, egunero emakumezkoak oholtza gainean daudela bermatu dugu, Palestinaren aldeko manifestazioa antolatu dugu, zezenketei alternatiba gisa arratsalde antitaurinoak indartu ditugu eta indarkeria matxistaren eta eraso faxista zein polizialen aurkako protokoloan lanean gabiltza», azaldu dute.
Auzolanerako eta turnoak betetzeko deia
Sanferminetarako hilabete bat baino gutxiago gelditzen denean, deia egin diote herritar orori datozen asteetan egingo diren auzolanetan parte hartzera eta jaiguneko turnoetan aritzera.
Egunero, arratsalde antitaurinoak antolatuko dituzte 3indarrok elektrotxaranga, pilota txapelketa, DJ Pezon, herri olinpiadak, dantza gidatuak edo Elektrotxorongoren emanaldiarekin.
Honekin batera, uztailaren 10ean Palestinaren aldeko manifestazioa egingo dute 18.00etatik aurrera. Egun horretan bertan herri bazkaria egingo dute.
Gauero kontzertuak izango dira jaigunean.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria

