
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, 400 g oilasko bularki, 10 intxaur, 60 g mahaspasa, sagar bat. Saltsa: yogur bat, 6 koilarakada olio, limoi zukua, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 1
1. Urazak garbitu, ondo xukatu eta moztu.
2. Intxaurrak zuritu eta moztu.
3. Sagarra zuritu eta zerrenda finetan moztu.
4. Oilaskoa dadotan moztu, gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Saltsaren yogurra eta olioa irabiatu. Behar adina limoi zuku, piperbeltz beltz eta gatz bota.
6. Plateretan uraza, oilaskoa, intxaurrak, mahaspasak eta sagarra eta saltsarekin ondu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kimu samurrak, 350 g oilasko bularki, 150 g gazta fresko, 50 g pinazi, 5 datil. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, koilarakadatxo bat ziape, ozpina, gatza.
Zailtasuna 1
1. Pinaziak gorritu, su oso eztitan.
2. Datilak zerrendatan moztu.
3. Gazta dadotan moztu.
4. Oilaskoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Plateretan uraza eta beste osagai guztiak jarri eta saltsarekin ondu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Ziapea bota eta nahasi. Behar adina gatz bota.

Tiempo de mosquitos: repelentes científicamente efectivos y especies invasoras en Euskal Herria

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

Los sanfermines han terminado: cientos de afectados en el último encierro, el de la villavesa
