Amagoia Bilbao

Dilista eta txipiroi entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g dilista, 250 g tomate, 200 g  angurri, 300 g txipiroi, uraza desberdinak. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak eta litro bat ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.
2. Tomatea garbitu eta zuritu. Dado txikitan moztu.
3. Angurria dado txikitan moztu.
4. Txipiroiak garbitu eta tiratan moztu. Olio pixka batekin arin erregosi.
5. Ontzi batean saltsaren osagai guztiak jarri eta irabiatu.
6. Plateretan uraza jarri eta gainean beste osagaiak eta saltsa.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g dilista, 300 g txipiroi txiki, azenario bat, tipulin laurdena, piper berde erdia, piper gorri laurdena. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, 6 g txipiroi tinta, limoia.

Zailtasuna                           2

1. Dilistak aurreko errezetan bezala egosi eta xukatu.
2. Azenarioa birrindu. Tipulina eta piperrak txikitu. Dilistekin nahastu.
3.  Txipiroiak garbitu eta plantxan erre.
4. Plateretan dilistak, txipiroiak eta saltsa jarri.
Saltsa:
1. Arrautza eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka eta tinta bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta limoi bota.