
Europako Ikerketa Kontseiluko ERC Synergy Grant laguntza ospetsua jaso du Unai Pascual BC3ko ikertzaileak. Beste hiru ikerlarirekin batera Afrika ekialdeko bederatzi ingurune menditsutan gizartearen eta naturaren arteko interakzioak aztertuko ditu, etorkizun jasangarriagoetarako bideak aurkitzeko. 10 milioi euroko laguntza jasoko dute, AFRI-CAN ekimenaren barruan. Helburua klima aldaketak Ekialdeko Afrikako ekosistemetan eta mendi komunitateetan duen eragina aztertzea da.
Europako Batzordeak 10 milioi euro finantzatu ditu, eta Erresuma Batuko, Hegoafrikako, Alemaniako eta Euskal Herriko lau aditu hartzen ditu barnean, Keniako, Tanzaniako eta Ugandako bazkideekin osatutako taldeetan. Unai Pascual ekonomialari ekologikoaz gain, Rob Marchantek, Yorkeko Unibertsitateko ekologia tropikaleko katedradunak; Laura Pereirak, Witwatersrandeko Unibertsitateko Aldaketa Globaleko Institutuko jasangarritasunaren eraldaketen eta etorkizunen katedradunak; eta Thomas Hicklerrek, Alemaniako Senckenberg Institutuko biogeografiako katedradunak parte hartzen dute.
Talde horrek Afrikako ekialdeko bederatzi eskualdetan tokiko komunitateek naturarekin duten interakzioak, ekosistemen bilakaerak eta, aldaketa globalak bizkortzen ari diren testuinguru baten aurrean, mendi erresiliente eta jasangarriak lortzeko egon daitezkeen bideak aztertuko ditu.
«Klima aldaketak, hazkunde demografikoak, biodibertsitatearekiko mehatxuek eta nekazaritza- eraldaketek presioa eragiten diete mundu osoko eskualde menditsuei. Erronka horiek tokiko komunitateei eta inguruko lurrei eragiteaz gain, ondorio globalak ere badituzte. Mendiak antzinako kulturen bizitoki izan ohi dira, biodibertsitatearen puntu kritikoak dira eta erregulatzaile ekologiko gisa jokatzen dute, baina ez zaie maila globalean behar duten arreta ematen», azaldu du Pascualek.
Etorkizunera begira
Eta gaineratu du etorkizn jasangarriagoetarako bide posibleak irudikatzeko, batetik, mendiko ekosistemek giza ongizateari egiten dizkioten ekarpen nagusiak, hala nola, elikagaiak, energia eta ura, aztertuko dituztela. Eta bestetik, bertako gizarteek naturarekin duten interakzioak nolakoak diren eta hobetzeko aukerak ikertuko dituztela, aniztasun biokulturalari erreparatuz.
«Ekialdeko Afrikako komunitate zientifikoarekin lankidetzan aritzeak munduko eskualde zaurgarrienetako batean ezagutza berriak aplikatzen eta bere gaitasunak sendotzen lagunduko du, ingurumen eta ekonomia aldaketa globalek dakartzaten erronka handiei aurre egiteko», argitu du Pascual ikertzaileak.
Rob Marchant taldeko irakasleak gehitu du mundu osoko mendietan hurrengo hamarkadetan izango diren erronken berri emango diotela iekrketak: «AFRI-CAN proiektuaren lanak erakutsiko du mendiak garrantzitsuak direla pertsonentzat, naturarentzat eta munduko jasangarritasunarentzat».

Akelarre, el hotel donostiarra de Subijana, entre los mejores del mundo, según Condé Nast

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu
