
Otsailean, Dulantzik bere egunik esperoenetako bat ospatzen du: San Blas jaia. Ospakizun honek eztarriko gaitzak dituztenen eta otorrinolaringologoen zaindaria oroitzen du. Tradizio bihurtu da, eta familiarekin edo lagunekin kanpoko jarduera ugari egiteko beste aukera bat.
Aurten otsailaren 7 eta 8ko asteburuan ospatuko dute festa. Larunbatean, "Gure oroitzapenak" euskal dantzen ikuskizunarekin zabalduko dute egitaraua. Haize Dulantzi elkarteak antolatu du 12.00etan auditorioan izango den doako ikuskizuna.
13.00etan, berriz, pintxoak banatuko dituzte Kale Nagusian, eta Alde Zaharrean musika animazioa egongo da Otxote Erkametxa de Elburgo taldearen eta Izenbarekua txarangaren eskutik. Azken hau, arratsaldean ere arituko da.
Azokaren eguna
Hurrengo egunean, igandea 8an, ohiko artisautza eta elikadura azoka zabalduko dute 10.00etan, Herriko plazan. Bertan hamarnaka postu egongo dira, tartean, koloretako kordoi tradizionalak eta San Blasi eskainitako gozoak. Ohiturak dioenez, kordoia bedeinkatu eta hurrengo bederatzi egunetan lepoan zintzilik eramanez gero eta ondoren erretzen baduzu, urte osorako eztarriko gaitzetaz babestuko zaitu.
Horrez gain, beste hainbat jaki tradizional eta etxean egindakoak ere erosi ahal izango dira –txorizoa, erroskilak, taloak, gazta tarta...–, baita eskuz egindako hainbat eta hainbat kalitatezko produktu ere.
Eguerdian trikitixa izango da giroa alaitzeko eta arratsaldean, ordea, Logela Multimendia taldearen "Semaforoa", 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko dute auditorioan.
Informazio honen babeslea: Dulantziko Udala

Hiperconexión digital: la crisis en salud mental «tiene rostro de niña»

La denuncia de Tomás García: tres meses a la espera de una cirugía oncológica en Osakidetza

Fósiles hallados en Erroibar revelan la posible hibridación entre el lince ibérico y el boreal

40 Minutu Rock: milaka watt, aldarrikapen bat eta hautsi ez den katea
