Amagoia Bilbao

Bieirak plantxan kuiarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 bieira, 300 g kuia, 2 mandarina zuku, 2 koilarakada azukre, 30 g kuia hazi, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                       2            

1. Bieirak oskolatik atera eta urarekin duten ondarra kendu. Ondo lehortu eta osorik utzi.
2. Kuia zuritu eta moztu. Ur pixka batekin, gatzarekin eta ezkaiarekin 5 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta olio pixka bat bota.
3. Zukua eta koilarakada bat azukre egosi, loditu arte.
4. Zartagin batean haziak, beste koilarakada azukre eta ur pixka bat egosi eta etengabe eragin, haziak karamelizatu arte.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta bieirak erre.
Plateretan purea eta bieirak jarri. Ingurutik haziak eta mandarina zuku puntu batzuk jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 bieira, 150 ml ardo zuri, 2 koilarakada azukre, 350 g kuia, 100 g kuiatxo, azenario bat, eztia, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2               

1. Bieirak oskolatik atera, garbitu eta ondo lehortu. Ezti pixka batekin pintatu.
2. Kuia zatitxo bat birrindu eta ekilore olio oso berotan frijitu.
3. Beste barazkiak garbitu eta tiratan moztu. Ardo eta azukrearekin 10 minutuz egosi.
4. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta bieirak erre.
Plateretan barazkiak eta bieirak jarri. Gainean kuia jarri.