Amagoia Bilbao

Antxoa, aguakate eta tuberkulu entsalada

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Antxoak: 20 antxoa fresko, lima, ura, gatza, 200 g patata, 150 g batata,  aguakate bat. Barazkiak: 100 g tomate, tipula gorri zatitxo bat, 40 g arto gozo, baratxuri ale erdia, olioa, martorria, limoia, gatza.

Zailtasuna                                     3

Antxoak:
1. Antxoak osorik 48 orduz izoztu. Desizoztu eta garbitu. Burua, barrukoa eta hezurrak kendu. Ur oso hotzarekin garbitu.
2. Baso baten limaren zukua, ur hotza kantitate bera eta gatza nahastu. Antxoen gainetik bota, antxoak estali arte. Hozkailuan 8 orduz beratzen utzi.
3. Antxoak xukatu, xerrak atera eta dituzten hezurrak kendu.
4. Patatak garbitu eta urarekin 20 minutuz egosi. Zuritu eta dado txikitan moztu.
5. Batata zuritu eta dado txikitan zatitu. Urarekin 3 minutuz egosi.
6. Aguakatea zuritu, hezurra kendu eta dadotan moztu.
7. Barazkiak olio, lima zuku eta gatz pixka batekin nahastu.
Barazkiak:
1. Tomatea eta tipula garbitu eta dado txikitan moztu.
2. Baratxuria eta martorria txikitu.
3. Ontzi batean tomatea, tipula, artoa, baratxuria eta martorria jarri. Limoi zuku pixka bat, zurrusta bat olio eta gatza bota eta nahastu.
Plateretan hurrenez hurren pataten nahasketa eta antxoak jarri. Gainetik olio pixka bat eta txikitutako martorria bota. Ondoan  barazkiekin apaindu.